El blog de mi equipo | Nire taldearen Bloga


Inbertsioak eta laguntzak, krisialdiari aurre egiteko.
febrero 25, 2009, 10:00 am
Filed under: Markel Olano

Markel OlanoEusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak ezhoiko akordioa izenpetu genuen ekainaren 20an, 2012.urte bitartean inbertsio publikoa sustatzeko. Une hartan jada ekonomiaren moteltzea begibistakoa bazen ere, akordioak inoiz baino zentzu handiagoa hartu du gauden unean, alegia aurreikuspenak orduan baino ezkorragoak diren honetan.

Halaber, euskal erakundeek etorkizunari aurre hartzeko izan duten gaitasuna uzten du agerian. Krisialdiak kezkaturik harrapatu gaitu, baina baita lanean ere.

Aipatutako egitasmoari esker, 2008-2012 epean 12.805 milioi euro inbertituko dira guztira, 20.000 lanpostu sortzea ahalbidetuko dutenak. Eusko Jaurlaritzak inbertsioaren %45 hartuko du bere gain, eta foru aldundiek gainerakoa.

Ibarretxe Lehendariak dion bezala azkenak izan gara krisi aldi hau sufritzen, lehenengoak izango gara irtetzen, bat egin da eta  elkarlanean aritu ezkero.

Markel Olanok bidalia