El blog de mi equipo | Nire taldearen Bloga


ONDARROAN 13 MILIOI EURO INBERTSIOAK EGITEKO.
febrero 26, 2009, 1:00 pm
Filed under: Izaskun Bilbao

Izaskun BilbaoEAJ-ko 50 hautagai eta lagunok Ondarroa bisitatu genuen pasadan astean. Besteak beste, udalerri horretako Batzorde Kudeatzaileko Presidentea, Felix Aranbarri. Guretzat, Alkatea.

Paseoa egitean Ondarrroak bizi duen hirigintzako eraldakuntza garrantzitsua ikusi ahal izan genuen.

Hori ikusita, guztiei esan nien, eta bereziki Felix Aranberri batzordeburuari, “eredua zarete guretzat guztiontzat, zeren, jasaten dituzuen mehatxuen eta erasoen gainetik, herri hau eraldatzea lortzen ari zarete, egitasmo asko aurrera eramaten eta alderdi honek, EAJ-PNVk, Ondarroarentzat bere leku espezifiko bat edukitzea bere hauteskunde-programan”.

Ondarrutarrei, krisi ekonomikoa dela-eta, adore eta itxaropen mezu bat bidali nien, eta iragarri nien euskal instituzioek ere 13 milioi eurotik gora inbertituko dutela berehala, udalerri honek krisi ekonomikoa ahalik eta arinen gaindi dezan eta, batez ere, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea lortzeko.

Horrenbestez, EAJ-PNVren hauteskunde-programak apustu garbia egin du laster udalerri honetan  ekingo zaien arrantza eta kirol azpìegituren alde, nekazaritzako ikerkuntzaren alde, arrantza-ekoizpenen merkataritza-itxaropenak hobetzeko, eta lurzoru industrialaren eta berrikuntzaren alde, herriko industriak aurrerantz egiten segi dezan.

Era berean, jakitera eman nuen EAJ-PNVk turismo-sektorearen aldeko neurriak hartuko dituela, bai eta errepidezko sarbideak hobetzea ere. Porturako eta arrantza-sektorearentzako plan bereziaren bitartez Eusko Jaurlaritza garatzen ari den ahalegin instituzional berezia nabarmendu nuen, besteak beste, lonja berrian egingo den jarduera, Ondarroako arrantza-enpresen kudeaketa-elkarte bat eratzea,  itsasadarraren ezkerraldean zubi artean kai berri bat zerbitzuan ipintzea, 114 itsasontzi hartzeko lekuekin, edo itsas pasealeku bat.

Izaskun Bilbaok bidalia


1 comentario so far
Deja un comentario

Aupa hor! Animo Felix!

Comentarios por Ibon




Deja un comentario