El blog de mi equipo | Nire taldearen Bloga


Groseko Batzoki berriaren inaugurazioa
febrero 24, 2009, 10:01 am
Filed under: Bakartxo Tejeria

bakartxo_tejeriaIgande goiz argitsuan inauguratu dugu Groseko Batzoki berria. Esan behar da, egia beti aurretik joan behar duelako, aspaldi inauguratu zigutela. Bai, bai “zigutela”. Otsailaren 22a baino lehenago hiru edo lau eraso jasan dituelako egoitza honek. Aspaldi galdu genuen kontua jasaten ditugun erasoen gainean. Izan ere, alderdi honek, mendeurrena aspaldi bete zuen alderdi honek, hamaika eta gehiago pasa ondoren, herri honen eraikitze lanetan egon da beti, inoiz ez suntsiketa lanetan. Behin eta berriro apurtuko dute eraikina, eta guk ez dugu nekea azalduko berreraikitzen.

Beraz, igandekoa ekitaldia pozgarria izan da. Hemen gaude, zutik eta gure aitaren etxea defendatzen ez ezik, modernizatzen, eraldatzen… etorkizunerako prestatzen.

Jende asko gerturatu da ekitaldi politikora. Familiak batez ere, hiru eta lau belaunaldiz osatutako Donostiako familia ugari etorri dira Grosen, Berminghan kalean, ireki berri dugun egoitzara. Elkarrekin, lehenaren eta etorkizunaren ikur.

Eta Batzoki bat irekitzen denean, Ikurrina igotzearekin batera (gure nagusiei eskatzen zaien eginkizuna, “eskerrik asko” esateko eskatzen zaiena) ekitaldi politikoa ezinbestekoa da. Alderdi politikoa garelako, helburu politikoak ditugulakoa eta herri hau askatu eta eraldatu nahi dugulako politikaren bidetik.

Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, izan da hizlaria. Hauteskundeak izan ditu hizpide. Batez ere, hauteskundeak izan eta ondorengo eguna. Hautesleengana jo du gogoratzeko martxoaren 2an aieneka hasteko beranduegi izango dela. Inkestekin kontuz ibiltzeko, igandean lo geratzeko baliabide ederra baitira. Egibarrek gazteleraz azpimarratu du “por lo tanto, que el lunes, dos de marzo, no se te quede cara de pez; a parte de lo que significa Lo-pez, que no se te quede cara de pez”.

Beraz, mezua argia Ibarretxe edo Lo-pez Lehendakaria izatea ez da gauza bera. Ez abertzaleen ikuspegitik ezta ere ongi izatearen ikuspegitik. Datuak agerian daude. Euskaldunoi iruzurrik ez, Martxoaren 1ean bi aukera daude, Ibarretxe edo Lo-pez. 2an aldaketarako aukerarik ez da egongo.

Bakartxo Tejeriak bidalia