El blog de mi equipo | Nire taldearen Bloga


IRAUNKORTASUNA IRIZPIDEA
febrero 21, 2009, 4:14 pm
Filed under: Maribel Vaquero

maribel_vaquero1Gaur, otsailaren 20an, Arrasatera gerturatu da Ibarretxe Lehendakaria. Berarekin izan gara Gipuzkoako EAJ-PNVren hautagaiak eta Gipuzkoako zenbait ordezkari. Hain zuzen ere Udala auzoan izan gara ingurumenaz, naturaz eta honen garrantziaz aritzeko. Garapen Iraunkorraren aldeko apustu sendoa egin du Ibarretxek, baita ingurumen arloko politika publikoetan Euskadi erreferente izatearen aldeko apustua egin ere.

Lehendakaria ziur da Euskadiren bigarren eraldaketa ekonomikoa, berrikuntzarekin batera IRAULTZA BERDEAren eskutik iritsiko dela.

Arrasaten energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du Ibarretxek. Bere aburuz, gu guztion aburuz, enplegua sortzeko, ekonomia garatzeko eta krisiari buelta emateko apustu egokia da. Eta gure herriarentzat, naturarentzat, beharrezkoa.

Lehendakariak bere hizketaldia EAJ-PNVren programa azaltzeko erabili du. Proposamen zehatzak egin ditu, besteak beste, Haize-Energia Ingeniaritzako Nazioarteko Eskola sortzekoa, lehena munduan edo Agenda 21 ikastetxe guztietan garatzekoa. Baina ez da, ez gara horretan geratu. Hartutako konpromisoen artean, Ibarretxek berak energia berriztagarrien arloan hartutakoen artean,  I+G+b arloan inbertsioak %100  handitzea dago. Honen bitartez 4.000 lanpostu berri sortuko direla uste dugu.

Energia berriztagarriak gure etorkizuna direlakoan gaude gure aukera eta gure ekonomiaren motorra. Energia berriztagarriek, ingurumen arloan munduko lehenak izateko aukera ona eskaintzen diote euskal ekonomiari. Helburu apala ez bada ere, gure nahia ingurumenaren politika publikoetan Europako erreferente bilakatzea da.

Bukatzeko, Lehendakariak argi eta garbi utzi nahi izan du ingurumen alorreko iraunkortasunaren irizpideak aplikatuko direla plan ekonomiko eta azpiegitura plan guztietan.

Maribel Vaquerok bidalia