El blog de mi equipo | Nire taldearen Bloga


IBARRETXE EDO LOPEZ, ZEIN DA ZURE ERABAKIA?
febrero 27, 2009, 1:00 pm
Filed under: Joseba Egibar

Joseba EgibarNik Ibarretxe, hori argi daukat. Baina euskaldunak, zergatik emango diote martxoaren 1ean heuren bozka EAJ-PNVri Ibarretxe Lehendakari izaten jarraitzeko?

Hona hemen, nire iritziz, zenbait arrazoi. Gehiago ere badaude. Ziur!

Ibarretxe Lehendakaria, bere gobernuburu jardunean, konprometituta dago gure herrialdearen etorkizuna eraikitzeko, gure seme-alabek euren etorkizunaren jabe izan daitezen. Izan ere ERABAKITZEKO ESKUBIDEAren aldeko lana eta apustu garbia egiten du. Gure herriaren erabaki ahalmenean aurrera egitea eta ahalmen horretan sakontzea guztiz beharrezkoa da. Gure eskubidea da, eta jeltzaleok, Ibarretxe buru dugularik, prest gaude gogor lan egiteko eskubide hau egikaritzeko.

Izan ere euskal gizarteak bere etorkizuna eraikitzen jarraitu nahi du, euskaldunok gure etorkizuna zein izango den erabaki nahi dugu.

Ziur naiz euskal gizarteak berme handiko erreferentea ikusten duela Lehendakariarengan, egoera ekonomikoa kudeatzeko. Orain arte Euskadin, gizartea eta erakundeok seriotasunez, arduraz eta zorroztasunez ari gatzaio aurre egiten krisialdiari. Gure herria krisialdia gainditzera eramango duen prozesuan buru izateko behar den eskarmentua dauka Lehendakariak.

Ibarretxe Lehendakariak behin eta berriz erakutsi du sendotasuna daukala erronkei aurre egiterakoan eta aurrera egiteko konponbideak proposatzerakoan.

Gainera euskaldunok gertuko sentitzen dugu Lehendakaria, zintzotasunaren, lanaren eta ahaleginaren balioak irudikatzen dituelako.

Ibarretxe Lehendakaria fidagarria da, eta sinesgarritasun, gaitasun eta prestakuntza handiak dauzka. Bere agintaldietan, Euskadi hazi egin da eta ongizate eta garapen maila garrantzitsuak lortu ditu.

Horregatik guztiagatik, orain inoiz baino gehiago, IBARRETXE LEHENDAKARI!!

Joseba Egibarrek bidalia


Deja un comentario so far
Deja un comentario



Deja un comentario